Irabazi Errenteriaren agerraldia
Herenegun egin zuen asanblada Irabazi Errenteriak, eta bertan, besteak beste, hautesle talde moduan aurkeztea erabaki zuten. Adierazi dutenez, modu horretan herritarrei “protagonismo osoa” eman nahi diete. Aurkezteko, baina, 500 sinadura bildu beharko dituzte.
Kode Etiko bat onartu zuten batzar horretan. Hautagai izango direnek errespetatu egin beharko dute kodea. Era berean, hautagaiak aukeratzeko araudia onartu zuten. Horrela, iniziatiba politikoarekin bat egiten duten edonor aurkez daiteke zerrendan.
Gainera, Irabazik jakinarazi duenez, hauteskunde programa osatzeko oinarriak finkatu zituzten. Horrela, herritarrek parte hartuko dute lanketan, eta euren iritzi edo proposamenak jasoko dituzte. Galdetegi bat banatuko dute herritarren artean, eta Internet bidez edo kaleetan jarriko dituzten mahaietan bete ahal izango da.
Azkenik, eurena iniziatiba “irekia” dela gogorarazi dute, eta dei egin diete herritar guztiei bertan parte har dezaten. Horrez gain, gaur 19:00eta Iztietan egingo den txistualdian agertzera deitu dute.