Kontxa Murgia gogoan
Galiziako abertzaletasunaren aitzindari Manuel Martinezen ama zen Murgia. Urtero, Oiartzungoi Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok omentzen dute. Gaur, Kepa Junkeraren kontzertua.Kontxa Murgia Egaña oiartzuarra Manuel Martinezen ama izan zen: Gal...
Galiziako abertzaletasunaren aitzindari Manuel Martinezen ama zen Murgia. Urtero, Oiartzungoi Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok omentzen dute. Gaur, Kepa Junkeraren kontzertua.
Kontxa Murgia Egaña oiartzuarra Manuel Martinezen ama izan zen: Galiziako abertzaletasunaren aitzindaria izan zen Martinez, eta gainera, Rosalia de Castrorekin ezkonduta egon zen. Hori guztia urtero-urtero oroitzen dute Oiartzunen, eta aurten, atzo hasi eta bihar arte izango dira Kontxa Murgiaren aldeko ekitaldiak. Oiartzungo Udalak eta Pasaiako Fato Cultural Daniel Castelaok antolatu dituzte jarduerak.Euskal kulturaren izen handiak ekarriko dituzte Oiartzunera Murgia oroitzeko. Hala, Juanba Berasategi sanjuandarraren Galiziarrak Euskal Herrian dokumentala ikusteko aukera izan zen atzo, eta Kepa Junkerak kontzertua emango du gaur, doan, Galiza diskoan oinarritutakoa: 20:30ean da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Manu Gomez eta Dani Lumbreras gaita jotzaileen laguntza izango du bizkaitarrak.
Bihar, berriz,lore eskaintza egingo diote Kontxa Murgiari bera jaio zen etxean, Manuel Lekuona Bibliotekan, 12:00etan hasita. Desfilea egingo dute udaletxetik bertara parte hartzaileek lehenik, txistulari eta gaita jotzaileekin.
