Topoaren sarrerako zolua aldatuko dute astelehenetik aurrera
Gaztañoko sarrera itxita egongo da Pablo Iglesias etorbidetik, hiru egunez
Topoko sarbiderako harlauzak aldatu eta aglomeratu inprimatua jarriko dute, astelehenetik aurrera. Ondorioz, Gaztañoko sarbidea guztiz itxita egongo da hiru egunez (eguraldiak uzten badu). Auzora Lousada kaletik sartu beharko da eta Arramendiko maldatik atera, jaietan egiten den moduan. Errenteria Udalak eragozpenengatik barkamena eskatu du, eta lanak “ahalik eta azkarren” bukatuko dituztela ziurtatu dute.