Gipuzkoako Trialsin Lehiaketaren bigarren jardunaldia jokatuko da igandean Jaizkibelen. Urtero legez, Arrokandietan lehiatuko da proba, Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak antolatuta. Aurtengoa probaren XII. aldia da.
10:30ean hasiko da 13:30ean bukatu. Izen-ematea proba hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dute. Eskola adinean dauden haur guztiek parte hartzeko aukera izango dute, Haur Mailatik gora federatua egotea eskatuko zaien arren.
Besteren artean, iazko Espainiako txapeldun Ion Areitio izango da Arrokaundietan. Monty taldeak fitxatu berri du hondarribiarra.
Txapelketaren hurrengo zita Irunen izango da, martxoaren 1ean.
Trialsin txapelketa Arrokaundietan