Oiartzun KE-ren gizonen taldearen atzera urratsa
Etxean azken aurrekoaren kontra husna eginda, Hirugarren Mailan jarraitzeko aukerak urritu egin dira
Aurreko jardunaldian sailkapen nagusiko 18. sailkatuaren etxean 2-1 galdu ondoren, eta larunbatean etxean azken aurrekoaren kontra etxean husna egin ondoren, zeharo zail du Oiartzun KEren futboleko gizonen talde nagusiak Hirugarren Mailan jarraitzea. Bi partida erabakior ziren ez jaisteko borrokan aurrera egin, edo hutsalean gelditzeko. Gaizki atera dira gauzak bi asteetan.
Larunbateko partidan, sasoian askotan gertatu bezala, gol aukerak sortu zituen Oiartzunek, baina golik ez zen iritsi. Denboraldian izaten ari diren zama handiena hori da, gol gabezia. Golik gabe, garaipenik ez, eta puntuak pilatu gabe, sailkapeneko zulotik ateratzea (20. dira oiartzuarrak, azkenak, partida bakarra irabazita eta 10 punturekin) ezinezkoa da.
Ez da ezinezkoa oraindik, baina sasoia nola doan ikusita, bai zail-zaila. Hurrengo asteburuko partida sailkapenaren erdialdean dagoen Bermeoren kontra du Oiartzunek. Inflexio puntua behar du izan partidak, irabaziz. Bestela, ia akabo.