Santa Ageda bezperan, Trapukoplak izango dira nagusi
Trapujaleren istorioa herrian zehar zabaldu nahi dute koplen bidez
Aiton Borda abesbatza eta musika eskolako taldea elkarrekin aterako dira asteazkenean, Santa Ageda bezpera, koplak abestera. Kopla horiek baina, ez dira nolanahikoak izango, Trapujaleren istorio eta 40 minutuko iraupena izango duen kalejira egingo dutea kontatuko baitute. Horretarako Trapukopla sorta prestatu dute. Musika eskolak lezoar guztiak animatu ditu kalejiran parte hartzera, baserritarrez jantzita edo arropa ilunarekin. Txapela, zapia eta makila ezinbesteko osagarriak izango dira. Musika eskolatik irtengo dira santa eskean 18:55ean eta 40 minutu iraungo dituen kalejira egingo dute, Ijurko, Atzekoate, Kale Nagusia, eta Donibane Kalean barrena. Gurutze Santuaren plazan amaituko dute kalejira.