Ura, zaborra, estolderia, musika eskola eta kiroldegiko tasak ordaintzeko
hobariak argitaratu ditu udalak. Eskaerak hilaren 10a baino lehenago aurkeztu beharko dira.
Hobariak jaso ahal izateko udaleko ordainketak eginak izan behar dituzte eskatzaileek, eta soldata, pentsio, alokairua edo beste edozein kontzeptuagatik laguntza jasotzen duten familiek, unitateko kide guztien 2014ko sarreren egiaztagiria aurkeztu beharko dute.