Xuxa Urkiaren omenezko estropada antolatu du Hibaikak. 16:15ean hasiko da, Oiartzun ibaian.

Oiartzun ibaian jokatuko dute batelen estropada
Hibaikak, Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin, batelen estropada antolatu du larunbaterako. Gipuzkoako Batelen Ligarako puntuagarria izango da.
Estropada erlojupeko modalitatean egingo dute, eta Zumardiko lehenengo zubitik Iztietako pasealekuko oinezkoentzako azken zubiraino izango da ibilbidea. Xuxa Urkia Hibaikako arraunlari izandakoa omentzeko baliatuko dute estropada.