Ekintzaile sahararrari ukatu zioten asilo politikoa emateko eskatu diote EH Bilduk, PSE-EEk, EAJk eta Ezker Anitzak.

Hassana Aalia ekintzaile sahararra (Manuel Martorell)
Adierazpen instituzionala adostu du Errenteriako Udalak, EH Bilduren, PSE-EEren, EAJren eta Ezker Anitzaren aldeko botoekin, Hassana Aalia ekintzaile politikoaren alde. Bertan, urtarrilaren 19an ukatu zioten asilo politikoa emateko eskatu diote. Izan ere, Marokoko epaitegi batek biziarteko kartzela zigorra ezarri dio Aaliari. Nazioarteko hainbat legelariren arabera, epaiketak ez zituen bermerik.
Horrez gain, Errenteriako Udalak Mendebaldeko Sahararentzako autodeterminazio erreferenduma eskatu du, eta Marokori giza eskubideen urraketak eteteko. Adierazpen instituzional osoa esteka honetan:
Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala.