Partaide asko eta kirol maila altua Errenteriako Indoor Triatloian

Bakarka nahiz taldeka 57 kirolari izan ziren larunbatean Fanderiako igerilekuan

Partaidetza handiarekin, eta kirol maila handiarekin egin zen larunbatean Errenteriako Indoor Triatloia Fanderiako igerilekuaren azpiegiturak baliatuz. Serviociok antolatu zuen azken urteetan indartzen ari den lehia. Orotara, bakarka nahiz taldeka, 57 parte hartzaile izan ziren, 8 emakumeetan, gizonetan, eta beste 30 taldeka (hamar talde, bakoitza hiru kidekoa). Triatloia izanik, hori kirol modalitate egin zituzten kirolariek: lehenik igerian igerilekuko 20 luze, ondoren bizikleta estatikoan 8 kilometro, eta azkenik lasterka 3,5 kilometro. Hori guztia egiten azkarrenak, eta podiuma osatu zutenak, honakoak izan ziren: Gizonetan
  1. Javier Sodupe, 34 minutu eta 11 segundo.
  2. Joseba Perez, 35 minutu eta 3 segundo.
  3. Beñat Etxeberria, 37 minutu eta 51 segundo.
Emakumeetan
  1. Maialen Garmendia, 37 minutu eta 50 segundo.
  2. Janire Estebez, 38 minutu eta 35 segundo.
  3. Amaiur Iglesias, 39 minutu eta 56 segundo.
Taldeka, gizonak
  1. Gotzon Vidaurre/Xabier Yarza/Iñaki Lopetegi, 31 minutu eta 24 segundo.
  2. Unai Villamiel/Beñat Etxeberria/Xabier Babace, 34 minutu.
  3. Mikel Olaizola/Donato Castaño/Alberto Chacon, 37 minutu eta 25 segundo.
Taldeka, emakumeak
  1. Ainara Gual/Edurne Jauregi/Ana Cruz, 38 minutu
  2. Jessica Perez/Maider Vidal/Ane Bordagarai, 46 minutu eta 8 segundo.
Taldeka, mistoak
  1. Janire Estebez/Aitor Perez/Luis Serra, 36 minutu eta 59 segundo.
  2. Urko Mitxelena/Jon Garaiartabe/Leire Mitxelena, 37 minutu eta 54 segundo.
  3. Oscar Moreno/Amagoia Mitxelena/Aritz Sistiaga, 40 minutu eta 6 segundo.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.