Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola babestu dute lau udalek

Hilaren 9an jarriko dute martxan eskola berria zortzi ikaslerekin.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/02/04
Iza, Tello, Torrea,eta Unsuain txirrindularitza eskolaren egoitza aurrean

Iza, Tello, Torrea eta Unsuain, egoitzaren aurrean

Erabateko babesa erakutsi diote Errenteria-Orereta, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalek Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolari. Euskal Herrian aitzindaria izan daitekela eskola esan du Oihan Tello Oiartzungo Kirol zinegotziak: “Txirrindularitza eskolak badaude, baina modalitate baten gainekoak izaten dira. Oarsoaldeko eskolak txirrindularitzaren hainbat modalitate batu ditu, aukerak zabaldu ditu”. Osasuna, ingurumena eta jasangarritasuna kontuan hartzen dituela eskolak ere esan du Tellok. Bost fase izango ditu Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak sortzaileetako bat den  Arkaitz Izak azaldu duenez, : “Kirol formakuntza izango du helburu eskolak, eta 12 eta 16 urte arteko gazteei txirrindularitza bere arlo guztietan erakutsiko die”. Monitore espezializatuak Konpetizioa ez dela eskolaren helburua ere esan du Izak. Teknika eta mekanika, pista, errepidea, BTT, eta BMX landuko dituzte txirrindularitza eskolan parte hartzen duten gazteek. Monitore espezializatuak arituko dira teknika bakoitzean, horrela mekanika arloan Ane Santesteban eta Arkaitz Iza ariko dira; pistan, Asier Maeztu eta Gorka Agirrezabala; errepidean, Mikel Astarloza eta Dorleta Eskamendi; BTTn, Urko Munduate eta Arkaitz Iza; eta BMXen, Igor Eskudero eta Aritz Petrirena. Hilaren 9an hasiko dira eskolak zortzi ikaslerekin. 18:00etatik 20:00etara ariko dira astelehen eta asteazkenetan Alabergako 4. zenbakian duten egoitzan. Izen ematea oraindik zabalik dagoela gaineratu du Izak eta eskualdeko edozein gaztek eman dezakela izena esan du. Horretarako esku orriak lau herrietako kiroldegietan aurkituko dituzte. Matrikula prezioa berriz,  hemendik eta ekainera bitartean 50 eurokoa izango da. Honakoa proiektu pilotoa izango dela zehaztu du Izak eta bost hilabeteko iraupena izango duela. Hala ere datorren urtetik aurrera ikasturte osokoa antolatuko dute. Kirol mahaiaren elkarlana Txirrindularitza eskola Oarsoalde mailako proiektua dela esan du Unai Unsuain Errenteria-Oreretako kirol zinegotziak: “Lau udalek bultzatzen dugu proiektu hau, kirol mahaiaren elkarlanari esker sortutako proiektua da. Udaletik ditugun baliabideak mahai gainean jarriko ditugu proiektu hau aurrera ateratzeko”. Proiektu hezitzailea izango dela ere gaineratu du Unsuainek eta animatu egin ditu gazte guztiak parte hartzera. Oarsoaldeko lau udalekin batera, Gipuzkoako Foru aldundiak ere babestu du proiektua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.