2015/2/4

Tania de Sousak kontzertua emango du ostegunean, Reyna tabernan

22:30ean hasiko da; 'Tania Tank' bakarkako lehen diskoa aurkezteko itzuliaren barruan dago kontzertua

PSE-EEk merkataritza txikia babesten duela erantzun dio Ezker Anitzari

Mozioa puntuz puntu bozkatzeko prest zeudela adierazi dute sozialistek, "baina sustatzaileen ordezkaririk ez zegoen, eta bere osotasunean bozkatu behar izan zen"

Korrika Mus Txapelketa antolatu dute larunbaterako

Antxoko txapelketa eskualdeko kanporaketa izango da; irabazleak Astigarragan hilaren 28an jokatuko den final handirako sailkatuko dira.

olatz mitxelena

Hipoteka baten "gehiegizko" klausulak aitortzen dituen epai batekin "pozik" dago Ezker Anitza

Jose Angel Serrano errenteriarraren hipotekaren klausula batzuk "gehiegizkoak" direla ebatzi du epaiak

Pasaiako Udala elurterako prest da

Gatz zakuak banatu dituzte udal lokaletan eta Garbitxokoetan, eguaraldi iragarpena betez gero erantzuna ahalik eta eraginkorrena izan dadin

olatz mitxelena

Herriko hainbat eragile omenduko ditu Ereintzak, Santa Ageda bezperaren karietara

Papresa, Beissier, Jose Luis Insausti, Juneren Hegoak eta Hibaika omenduko dituzte. 18:00etan gelditu dira Ereintzaren egoitzan, eta Juli kafetegian hasiko dute tabernaz tabernako buelta.

Gehiago