Santa Agedako koplak abestuko dituzte bertso eskolak, AEK-k eta Lau Haizetara-k
18:00etan geratu dira Arkaitza tabernan, eta tabernaz taberna ibiliko dira. Haritz Casabal eta Gorka Etxeberria izango dira bertsolariak.
Santa Ageda bezperako koplak abestuko dituzte Xenpelar Bertso Eskolak, Xenpelar AEK-k eta Lau Haizetara-k. 18:00etan geratu dira Arkaitza tabernan, eta tabernaz taberna ibiliko dira. Haritz Casabal eta Gorka Etxeberria izango dira bertsolariak.
Hau da, entsegua egin ondoren, egingo duten ibilbidea: Ibilbidea: De Cyne Reyna (18:10); Txikikaia (18:30); Xenpelar eskultura (18:50) Ereintzako taldearekin elkartuz; Landare(19:10); Gailur (19:30); Sindikato (19:50); Aralar (20:10); Paraiso (20:30); Arkaitza (20:50) eta udaletxeko arkupeak (21:10) Ereintzako taldearekin elkartuz.