Hipoteka baten "gehiegizko" klausulak aitortzen dituen epai batekin "pozik" dago Ezker Anitza
Jose Angel Serrano errenteriarraren hipotekaren klausula batzuk "gehiegizkoak" direla ebatzi du epaiak
Donostiako merkataritza epaitegi batek Jose Angel Serrano errenteriarraren hipoteka “gehiegizko” klausulak zeudela ebatzi du. Herritarrak Santander bankuarekin zuen hitzartua hipoteka.
Ezker Anitzak pozik hartu du epailearen erabakia. Gogorarazi dutenez, Serranok salaketa jarri zion bankuari. “Sententzia kolpe latza da Santander bankuaren jardunbidearentzat. Gainera, desjabetze prozesua hasi zuten bere kontra, eta kudeaketa txarra onartu ez, eta gehiegikeria handiagoaz jokatu zuten”, salatu dute.
Horrela, Stop Kaleratzeak eta euren abokatuen laguntza izan du Serranok, eta epai horrek “bide berriak irekiko” dituela iritzi dute. Serranoren bide bera hartzea animatu ditu Ezker Anitzak egoera berean —edo antzekoan— dauden herritarrak. “Horrelako jokabideen kontrako harresia eraiki behar da. Galtzen den borroka bakarra hasten ez dena da”, gaineratu dute.