Korrika Mus Txapelketa antolatu dute larunbaterako
Antxoko txapelketa eskualdeko kanporaketa izango da; irabazleak Astigarragan hilaren 28an jokatuko den final handirako sailkatuko dira.
Larunbatean, hilak 7, Korrika Mus Txapelketa jokatuko dute Pasai Antxoko Kamio tabernan, 16:00etatik aurrera. Izen-emateak 12 euro du bikoteko eta larunbatean bertan egingo da, txapelketa hasi aurretik.
Irabazleek lau lagunentzako afaria eskuratuko dute eta txapeldunordeek, Korrika arropa etxeratuko dute. Rastrilloko irabazleek, aldiz, bina ardo botila, gazta eta txuleta.
Larunbateko txapelketa eskualdeko kanporaketa izango da eta irabazleak Astigarragan hilaren 28an jokatuko den final handirako sailkatuko dira.