Pasaiako Udala elurterako prest da

Gatz zakuak banatu dituzte udal lokaletan eta Garbitxokoetan, eguaraldi iragarpena betez gero erantzuna ahalik eta eraginkorrena izan dadin

Pasaiako Udalak  jakinarazi duenez dena prest dute elurra egingo  balu sor daitezken eragozpenei erantzuteko. Gaur goizean halakoetan beharrezkoak izaten diren baliabideak lau barrutietara banatu dituztela jakinarazi dute eta herriko udal lokaletan eta Garbitxokoetan gatz zakuak utzi dituztela iragarri dute, hala behar izatekotan “erantzuna ahalik eta eraginkorrena izan dadin”. “Arretaz eta kontuz ibiltzeko gomendioa” ere  luzatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.