Mozioa puntuz puntu bozkatzeko prest zeudela adierazi dute sozialistek, "baina sustatzaileen ordezkaririk ez zegoen, eta bere osotasunean bozkatu behar izan zen"
Pasa den asteko plenoaren harira,
Ezker Anitzak PSE-EEko udal taldea kritikatu zuen merkataritza txikia babesten ez zuelakoan. “Ez dira egia esaten ari”, defendatu dira sozialistak prentsa ohar baten bidez.
Azaldu dutenez, mozioa puntuz puntu bozkatzeko prest zeuden, “baina sustatzaileen ordezkaririk ez zegoen, eta bere osotasunean bozkatu behar izan zen”. Horregatik, bigarren puntuarekin bat ez zetozenez, kontra bozkatu zuten. “Legeak behartzen du Bilboko eremu batzuk gune turistiko bezala zedarritzea, bestela hiri osoan egongo litzateke ordutegi askatasuna”.
Sozialisten eledun Jose Angel Rodriguezen arabera, “Ezker Anitzak kritikak egiten ditu, zerbait saltzeko. Tristeena da egia ez kontatzearen truke egiten duela”. Bere esanetan, Bilboko eta Donostiako udalek onartutako erabakiak errespetatu besterik ez dute egin. “Merkatarien interesak defendatzeko hartu zituzten erabaki horiek”, gaineratu du.
Errenteria-Oreretako merkataritzaren alde lanean jarraituko dutela esan du, “garrantzitsua delako, eta gure herrian bizia sortu eta lanpostuak sortzen dituelako”.