Tania de Sousak kontzertua emango du ostegunean, Reyna tabernan

22:30ean hasiko da; 'Tania Tank' bakarkako lehen diskoa aurkezteko itzuliaren barruan dago kontzertua

The Dispositives eta Zuloak taldeetan ibili ondoren, Tania de Sousa zestoarrak bere lehen bakarkako lana kaleratu zuen iazko udaberrian: Tania Tank. Karlos Osinagak izan zen teknikaria eta Fermin Muguruzak ekoiztu zuen. Hamabi abesti ditu, pop doinuetan oinarritutakoak. Aurkezpen itzuliaren baitan izango da biharko kontzertua, Reyna tabernan, 22:30etik aurrera. Ohi bezala, dohainik izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.