Urtarrilaren 25eko bigarren eskuko azokan lortutako diruari esker egin dute erosketa
Abaraxkako kide bat, erosketa poltsarekin
Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara janaria bidaltzeko asmoz, bigarren eskuko azoka egin zuten urtarrilaren 25ean (igandea izan zen), Abaraxka ludotekaren ekimenez, Done Eztebe plazan. Bertan, orotara, 269,35 euroko etekina atera zuten.
Diru hori baliatuta erosketa egin zuten Abaraxkako kideek, jakiak erosi zituzten Saharara bidaltzeko. El Watanen esku utzi zituzten erosketak, otsailaren 21ena abiatzekoa den kamioian sartzeko.