Udal gobernu taldearen aurrekontu proposamena zenbakitan
Aurrekontua, guztira, 19.204.845 euroko da
Ia hogei miloi euroko da Udal Gobernu Taldeak hilabete bukaeran plenora eramango duen aurrekontu proposamena. Nabarmendu dutenez, gizarte zerbitzuak izan dira lehentasuna, eta partida 130.000euroan handitzea erabaki dutela aurreratu dute.
Udalak duen zorra murriztea, diru-iturri berriak lortzea eta inbertsioak egiten jarraitu ahal izatea dira aurrekontuaren beste hiru ardatzak.
Iazko aurrekontuekin alderatuta, hona aurrekontu proposamena zenbakitan:
[box]
Zorra: 200.000 euroan murriztu.
Hiri zerbitzuak: 13.887 euroan handitu.
Gizarte zerbitzuak: 130.946 euroan handitu.
Sustapena: 94.346 euroan handitu.
Hezkuntza, kultura, euskara eta jaiak: 15.421 euroan handitu.
Kirolak: 2.779 handitu.
Gobernua eta administrazioa: 7.446 euroan murriztu.
[/box]