Udalak Hassana AAliari asiloa ematearen aldeko adierazpena onartu du
EH Bildu, PSE-EE, EAJ eta Ezker Anitza IU-ren botokin onartu du adierazpena Pasaiako Udalak
Hassanna Aaliari sahararrari babes politikoa ukatzearen inguruan eztabaidatu dute gaur goizean udalean eta adierazpen bat adostu dute, asiloa eman diezaiotela eskatuz. Adierazpenak EH Bilduren, EAJren eta Ezker Anitzaren aldeko botoak jaso ditu. Hassanna Aaliari 2011ko urriaz geroztik bizi izan da Bilbon, ikasketa-beka bati esker. El Aaiunera itzultzeko bi hilabeteren faltan bere izena Gdeim Izikeko gertaerengatik Auzitegi Militar batek epaituko dituen pertsonen zerrendan agertzen da eta Aaliak Bilbon geratu eta Espainiako Gobernuari babes politikoa eskatzea erabaki zuen. 2013ko otsailaren 17an Rabateko Auzitegi Militarrak 25 zibil sahararren kontra sententzia ematen du eta Hassanna Aaliari biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio. Urtarrilaren 19an Espainiako estatuak Hassannari asiloa ukatzen diotela jakinarazten diote eta lurralde espainiarra uzteko 15 eguneko epea eman.