Haurrentzako tailerrak egiteko aukera egongo da arratsaldean
Galtzarabordako kiroldegian izango da tailerra. Inauteriekin lotutako ariketak egingo dituzte gaur, 16:30etik aurrera.
Galtzarabordako kiroldegian, otsailean ere, izango da 2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrentzako tailerrik. Horrela, gaur arratsaldean Inauteri tailerra egingo dute. 16:30etik 18:30era izango dira tailerrak. Familia harpidetza dutenentzako jarduerak doan izango dira, eta gainerako abonatuentzako hiru euro balioko dute. Ez direnek 6,5 euro ordaindu beharko dituzte.
Datorren asteburuan ez dute tailerrik egingo, Inauteriak direla eta. Hilaren 21ean igerilekuko jolasak egingo dituzte, eta 28an, berriz, tentsioa askatzeko tailerra egingo dute.