Ahoztar Zelaietak 'La casta vasca' aurkeztuko du Donibanen
Bixi-Bixi elkarteak antolatu du liburu aurkezpena; ostegunean izango da, 19:30ean, Victor Hugo etxean
Azken hamarkadan Eusko Jaurlaritzan izan diren ustelkeria kasuak bildu ditu Ahoztar Zelaietak La casta Vasca liburuan. Bixi-Bixi elkarteak antolatu du liburu aurkezpena. Antolatzaileen esanetan, “ustelkeriari dagokionez gure errealitatea desberdina dela esan duen mitoa bertan behera geratzen da Ahoztar Zelaietak liburu honetan kontatzen duenaren ondorioz”. Zehaztu dutenez, “Euskal kastaren bigarren belaunaldia eta bere bizimodua” deskribatzen ditu Zelaietak ostegunean (hilak 12) Victor Hugo etxean aurkeztuko duen liburuan. Aurkezpena 9:30ean hasiko da.
Ikerketa kazetaritzan eskarmentua
Kazetaria da lanbidez Zelaieta eta badu nahiko eskarmentua ikerketa kazetaritzan. Egineko ikerketa taldean aritu zen kazetari, eta han hasterako bi urte zituen eginak Tas-Tas irrati librean. Egin itxi ondoren Ardi Beltza aldizkarian aritu zen editore, eta hura ixteko agindu eman ondoren Kalegorrian izan zen lanean.