Igandean proiektu berri bati ekingo diote Antxoko mendizaleek. Lapurdiri bira ematea da asmoa, eta horretan bi ikasturte emango dituztela aurreikusi dute mendi taldeko arduradunek. Lehen etapa igandean egingo dute, eta aurreratu dutenez programatuko dituztenen artean lauena izango da. Adur ibaiaren paraleloan, Baionatik irten eta Ahurti arteko bidea osatuko dute. 17 kilometroko ibilbidea du etapak, gutxi gorabehera.
Interesdunek taldearen
webgunean topa dezakete informazio zabalagoa. Izena emateko bi aukera daude: asteazken edo ostiralean, 20:00etatik 22:00etara taldearen egoitzan, edota 647 004 968 telefono zenbakira deitzea. Irteerak 15 euro balio du.