Ziriza martxan jarri aurreko lehen topagunea egin dute
Larunbatean egin zuten lehen topagunea, Herrera Herrirak bultzatuta
Trintxerpen martxan da Zirizan erabilera anitzeko eraikina martxan jartzeko parte hartze prozesua. Lehengo larunbatean, alkateordetzan, bere dinamika autogestioan oinarritu nahi duen prozesuaren barruko lehen topagunean egin zuten. Barrutiko eragile eta norbanako asko bildu da prozesura.
Hurrengo zita hilaren 28rako jarri dute. Gernikara joango dira, Astrako esperientzia bertatik bertara ezagutzera.