Etxean galdu zuen Pasaiak
“Porrot krudela”. Horixe Pasaiak onartu beharrekoa. Bizkaitarrak partida osoan behin baino ez ziren iritsi zuri-gorrien atera eta horretan asmatu. Pasaitarrak, aldiz, nahi eta ezinean aritu ziren, “buruarekin baino bihotzarekin” jokoan eta zailtasun handiekin zelaiaren erdia gainditzeko.
Talde sendoa du Gernikak. Oraintxe hirugarren postuan da talde bizkaitarra, 45 punturekin. Pasaia, berriz, 25 punturekin sailkapeneko hamaseigarrena da.