Esteban Muruetagoienaren aldeko plaka, haren izeneko plazan
Torturaren Aurkako Eguna da ostirala, otsailak 13. Oiartzunen, Torturaren egia, itzaletik argira izenburupean ekitaldia egingo dute ostiralean bertan, 19:30ean, Esteban Muruetagoiena plazan.
Oiartzunen torturatuak hainbat herritar izan dira. Horietako bat, Esteban Muruetagoiena, 1982ko martxoaren 28an hil zen. Urte hartako martxoaren 15ean atxilotu zuen Muruetagoiena Guardia Zibilak, eta hamar egun haien esku egon ondoren, martxoaren 25ean askatu zuten. Hiru egun beranduago hil zen mediku zenak, egun horietan jasandako torturen ondorioz.