Erabiltzaile berriei auzokonposta nola egin azalduko diete teknikariek tutoretzan, eta orain arteko erabiltzaileei hobetzeko aholkuak
Auzokonposta gunea
Auzokonposta guneko erabiltzaile berriei azalpenak emango dizkiete bihar, osteguna, Elkarrekin 21 Ingurumen Aholkaritzako teknikariek. Gainontzeko erabiltzaileei berriz, auzokonposta hobetzeko aholkuak emango dizkietela esan du udalak. Hiru gune bisitatuko dituzte teknikariek Andreonekoa 12:00etan; Arretxe-Txulotxokoa 13:00etan; eta Altamirakoa 14:00etan.
Saioak laburrak izango dira, 10-15 minutukoak, eta beste auzokonposta guneetako erabiltzaileek parte hartzea izango dute. Teknikariek hilaren 26an egingo dute hurrengo bisita.