16:30ean elkartuko dira ludotean, eta herritik kalejira egin ondoren, ikuskizuna egingo dute plazan
Itxura hau emango diote Abaraxkakoek Oiartzuni larunbatean
Abaraxka Zirkua iritsiko da larunbatean Oiartzunera. 16:30ean hasiko du ekitaldia, ludotekan, eta herrian zehar kalejira egin ondoren, ikuskizuna egingo dute eguna bukatzeko plazan.
Etxeko guztiei, familiei, agertzeko deia egin diete, ez haurrei bakarrik. Horrela, horiek zirkuko gaiekin janzteko eskatu diete oiartzuarrei: pailazo. malabarista, dantzaria, domatzailea, animalia, magoa…). Eta etxean ikuskizunerako emanaldiren bat prestatzen bada, hobe izango dela esan dute ludotekako kideek.