Nahikari Otermin, jeltzaleen alkategaia
EAJk dio beren gobernatzeko eran “inposizioak” ez duela tokirik eta hori dela-eta hauteskundeak irabaztekotan hondakinak biltzeko sistemaren aukeraketa herritarren esku utziko dutela agindu dute. “Ezker Abertzalearen jarrera antidemokratiko eta inposatzaileari aurre egiteko”, EAJren ustez “beharrezkoa eta oso garrantzitsua” da “datozen maiatzeko udal hauteskundeetan bozkatzera joatea”.
Jeltzaleen ustez, “Pasaiak eredu aldaketa eta gobernu aldaketa behar du utzikeria eta paralisi egoerari” aurre egiteko.