Miaketako eremuan egingo dute aurten landaketa.
Hilaren 1ean ze egitekoa, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten. Azkenean, igandean (hilak 15) egingo dute aurtengo Oiartzungo Zuhaitz Eguna.
Miaketako eremuan (Ergoien) egingo dute landaketa, haritzak eta zuhaixkak. 10:00etan aterako dira jarduerarekin bat egiten dutenak Haurtzaro Ikastolatik, autobusez, handik Egiarrera joan eta oinez Miaketara igotzeko. Girizia Mendizale Taldekoen laguntza izango dute parte hartzaileek.
Hamaiketakoa eramango da landaketan parte hartzen dutenentzat.