Larunbatean desfilea, mozorro lehiaketa eta herri afaria izango dira.
San Pedron larunbata arratsaldean ospatuko dituzte inauteriak. 18:30ean irtengo dira konpartsak, Zamateten, eta handik alde zaharrerantz jaitsiko dira, 19:00etan, frontoi inguruan izango den mozorro lehiaketara. Desfilea, 20:00etan hasiko da eta horiek bukatzerakoan bi herri afari izango dira: Begi Haundi tabernan bat, eta Antxetan bigarrena. Bietarako txartelak ohiko lekuetan eros daitezke, 12 euroan.
Taldeek eta norbanakoek jasoko dituzte sariak