Trapujaleren etorrera 2014
Ordubete baino gutxiago falta da Trapujale Lezora iristeko. Trapujale Txikik egingo du bisitaldia lehenik herrian, Lezo Herri Eskolara joango da eta bertan harrera egingo diote ikasleek 16:00etan. Urduri izango ditu zain txikienak mozorro festan murgiltzeko Trapujale Txikiaren mezua entzun bezain pronto. Trapujale dantza ere ez da faltako eskolako jolastokian.
19:30ean helduko da Trapujale Martizkone baserritik abiatuta. Ez du bakarrik egingo bidea, Zirikuak, Mari Nazkane, TGLUMEko musikariak eta Alde Zaharreko joaldunak izango ditu ondoan. Lezoarrak ere izango ditu zain jaian murgiltzeko datorren asteartea arte.