Koloretako txertoak Oiartzunen

Haurtzaro Ikastolak desfile koloretsua egin du herritik; LOMCEren kontrako txertoak jarri dituzte hainbat medikuk

Bakeroak, zaldi eta guzti, Oiartzunen

Bakeroak, zaldi eta guzti, Oiartzunen

Bakeroak, kirol animatzaileak, martzianoak, erleak, punkiak… Denetik ikusi ahal izan da gaur goizean Oiartzungo kaleetan, Haurtzaro Ikastolako ikasleen Inauterietako desfilean. Koloreak ez ziren falta, beraz. Gainera, LOMCEren kontrako botika sartu dute herritar askok, mediku batzuen anbulatorio ibiltariari esker. Txertoak barra-barra banatu dituzte. Ondokoak desfileko hainbat irudi dira. Elizalde Herri Ikastetxeko DBHko kideek 12:30ean hasiko dute Madalensoroko ikuskizuna. Argazkiak arratsaldean jarriko ditu Hitza-k webgunean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.