36ko gerra eta frankismoa ijituen ikuspuntutik jorratzen duen dokumentala eskainiko dute
Memoria gitana. Guerra Civil y dictadura en Euskal Herria dokumentalaren emanaldia antolatu du Pikoketa elkarte errepublikazaleak bihar arratsalderako. Reina Aretoan izango da, 18:30etik aurrera.
Memoria gitana. Guerra Civil y dictadura en Euskal Herria dokumentalaren emanaldia antolatu du Pikoketa elkarte errepublikazaleak bihar arratsalderako. Reina Aretoan izango da, 18:30etik aurrera.
Ijito herriaren ikuspuntutik egina dago dokumentala. Egileek azaldu dutenez, “azken urteotan esfortzu handia egiten ari da gizartea 36ko gerraren eta diktaduraren testigantzak jasotzeko, baina badirudi ijitoak ez zirela inoiz han izan”. Ijitoen ahotsak jasotzen ditu, belaunaldiz belaunaldi pasatakoak, eta asko galdu direnak.
Gipuzkoaren Etorkizunerako Ijitoen Elkarteak (GIETIJEk) zuzendu du dokumentala. Emanaldian zein ondorengo eztabaidan elkarteko kide Edu Jimenez eta David Martin Sanchez historialaria izango dira bertan.