Eskubide Sozialen Aldeko Jardunaldiak antolatu ditu euskal gehiengo sindikalak egun hauetan, eta gaur arratsalderako eskubide ekonomikoei buruzko hitzaldia antolatu dute. 18:30ean, izango da, Xenpelar Etxean: eskubide ekonomikoak, banka etikoa, tokian tokiko moneta eta antzeko aukerak jorratuko dituzte, Beñat Irasuegirekin.