Pontikako erretiratu elkarteak batzar orokorra egingo du ostegunean
Igandean, Arramendiperen egoitzan, hilabeteko azken igandeko dantzaldia egingo dute
Arramendipe Pontikako jubilatuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du datorren ostegunean, 17:00etatik aurrera. Iazko ekitaldia, jardueren memoria, balantze ekonomikoa eta zuzendaritza batzordearen berritzea jorratuko dituzte bertan. Batzarra bukatzean, txokolate jatea egingo dute.
Dantzaldia
Urteko batzar orokorra ez da aste honetarako Arramendipek antolatu duen ekitaldi bakarra. Horrela, hileko azkeneko igandea izanik, erretiratuentzako dantzaldia egingo dute. 18:00etan hasiko da dantzaldia, eta bi ordu eta erdi iraungo ditu. Eskatzen den edari bakoitzeko, zozketa batean parte hartzeko txartel bat emango diete tabernariek bertaratutakoei.