Aste honetan esku orri bat banatzen ari dira postontzietan, txartela eskuratzeko zer egin behar den azaltzeko
Udalak Antxoko aparkaleku plazak berrantolatzeari ekin dio. Iragarri dutenez, datorren astean hasiko dira banatzen egoiliarrentzako txartelak, astelehenetik ostiralera. Aste honetan txartelak eskuratzeko zer pausu eman behar diren azaltzen duen esku-orria banatzen ari dira barrutiko postontzi guztietan. Aurreratu dutenez, martxoan aparkaleku berriak margotuko dituzte, eta lanak bukatuta ezarriko dute martxan sistema berria.
Bertakoak ez direnentzat 100 plaza gordeko dituzte Luzuriagako aparkalekuan, eta Hamarretxeta kalean, berriz, beste 24 plaza, baina aparkatzeko denbora-muga ordu erdira murriztuta.
Txartelak eskuratzeko egutegia, abizenen arabera:
Hilak 23, astelehena: A-Cervera.
Hilak 24, asteartea: Chair-Gimón.
Hilak 25, asteazkena: Gomez-L.
Hilak 26, osteguna: M-P.
Hilak 27, ostirala: Q-Z.
Ordutegia:
09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.