Puntu ilunak identifikatuko ditu Gaxuxak
Emakumeentzat arriskutsuak diren espazioak identifikatu nahi ditu Gaxuxa Elkarteak. Horretarako, tailerra antolatu dute larunbatean,
Zein tokitan ez gara seguru sentitzen emakumeak izanburupean. Aurkezpenarekin hasiko dira 10:00etan eta ordu erdi beranduago emakumeentzat arriskutsuak diren Lezoko eremuak ezagutuko dituzte parte hartzaileek. Bisita eginda berriz, espazio horien guztien informazioa bilduko dute tailerrean parte hartzen dutenek.
Gaxuxa Emakume Elkarteak lezoar guztiak animatu ditu ekimenean parte hartzera.