Datorren ostegunean hasiko da Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldiaren XI. ekitaldia. Amalatz talde feministak antolatu du zinema zikloa, eta eurek adierazi dutenez, erakustaldiaren helburua “entretenitzea, gozatzea eta ezagutza handitzea” da. Horretarako eztabaidak antolatu eta filmeen gaineko azalpenak emango dituzte.
Emanaldi guztiak Niessen kulturgunean izango dira, 18:00etatik aurrera, eta sarrerek bi euro balioko dute. Honakoa izango da egitaraua:
- Hilak 26, osteguna
Pago justo. Erresuma Batua, 2010. Zuzendaria: Angel Cole. 1968an, Dagenhamen (Londres iparraldea), Ford lantegiko ia 200 jostunek gizonezkoen lansari berbera aldarrikatzeko greba egin zuten. Protestaren emaitza Equal Pay Act (Ordainsari berberaren Legea) izan zen.
- Marxoak 5, osteguna
Madre e hijo. Errumania, 2014. Zuzendaria: Calin Peter Netzer. 32 urteko gizonezko batek, gau batean, ume bat harrapatzen du autoarekin, eta gutxira hiltzen da. Hamar eta hamabost urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote gidariari, baina bere amak —goi klaseko arkitektoa da— ekiditen saiatuko da.
- Martxoak 12, osteguna
Philomena. Erreseuma Batua, 2013. Zuzendaria: Stephen Frears. Philomena Leeren benetako istorioa kontatzen du filmak. Bere semea adopzioan ematera behartuta ikusten du bere burua. 50 urte beranduago alabari kontatu, eta hura BBCko kazetari ohi batekin jarriko da harremanetan, bere semea bilatzeko.
- Martxoak 26, osteguna
Viajo Sola. Italia, 2014. Zuzendaria: Maria Sole Tognazzi. Irene Erromako Leading Hotelseko ikuskaria da, eta bere bizitza pertsonalaren eta lan arloaren arteko oreka bilatzen ari da. Hotel munduaren luxua eta eguneroko bizimoduaren gauza txikiak eta harreman konplexuak islatzen ditu filmak.
-
-
‘Viajo sola’
-
-
‘Madre e hijo’
-
-
‘Philomena’