Ohiko plenoa egingo du Errenteriako Udalbatzak datorren asteartean, 18:30etik aurrera. Bertan zazpi puntu jorratuko dituzte, horietatik bi mozioak. Alde batetik, PSE-EEk hondakinei buruzkoa aurkeztuko du, euren tratamenduan “krisi ekonomikoa saihestea” jorratzen duena. Udal talde horrek eta Ezker Anitzak erregistro zibilaren doakotasuna defendatzeko zein bake epaitegiei buruzko beste mozio bana aurkeztuko dituzte.
Horrez gain, hileta edo omenaldi zibilei buruzko ordenantzaren hasierako onespena izango dute hizpide.
Duela aste batzuk aurkeztu zuen Udal Gobernu Taldeak proposamena. Gainontzeko puntuak ohikoak dira.