EAJk osoko zuzenketa iragarri du; gainontzeko taldeek ez dute publiko egin zein izango den beren jarrera; 19:00etan da udalbatzarra, 19:00etan, Arizabalon.
Aurrekontuen behin betiko bozketaren unea, iaz
2015erako aurrekontu proposamena onartu edo atzera bota. Horixe bihar, Pasaiako plenoan, erabakitzeke dituztenen artean gai nagusia. Aurrekontua aurrera aterako dela espero da, nahiz eta oraingoz soilik jeltzaleek argitu duten zein izango den beren jarrera. Osoko zuzenketa iragarria du EAJk. PPk eta PSE-EEk kontra bozkatuko dutela espero da, eta argitzeke Pasaiako Ezkerraren jarrera. Botoetan berdinketa emango balitz, ordea, alkatearen kalitatezko botoarekin aterako lukete aurrera beste behin aurrekontua.
Proisaren mozioa
2015eko udal langileen udal plantilla eta lanpostuen zerrenda onartzeko dituzte baita ere, eta hortik aurrera mozioek zentratuko dute eztabaida. Gai zerrendan lau mozio ageri dira. Bi PSE-EE aurkeztutakoak dira; lokal pribatuak gazteen aisialdirako erabiltzeko ordenantza eskatuz lehena, eta hondakinen tratamenduaren gainekoa bigarrena; hirugarren mozioa Pasaiako Ezkerrak aurkeztutakoa da, eta hepatitis C gaixotasuna pairatzen dutenek sistema publikoan tratamendua jasotzeari buruzkoa da; azkenik, Proisa eraikinari buruzko mozioa ageri da, “Proisa eraikina ordenazio barruan sartzeko urratsak emateko konpromisoa” bertan behera gera ez dadin.