
Udal gobernu taldeak zabaldutako datu ekonomikoen harira egin ditu adierazpenak atez atekoaren kontrako plataformak; herritarrei bizkar emanda gobernatzea leporatu diote beste behin koalizio abertzaleari, eta beren jarrera "hipokritatzat" jo.

Ezker Batuko batzarkide ohiak Trintxerpeko igogailuetan bere kontra agertu diren pintaketen harira salaketa jarriko du, "gezurra eta kalumnia" direlako.

Jubeniletan Hibaika hirugarren izan da, eta kadetetan San Pedro bigarren, biak mutiletan; promesetan Hibaikako bi batelak izan ziren azkarrenak, neskatan.

Errenteriako Atletismo Taldeko Baietz taldeak entrenamendu irekia egingo du asteazkenean, Fanderiatik aterata.

Lau garaipen eta zazpi porrot da EPLEkoek Fanderian jokatutako partiden emaitzen balantzea

Ostiko areto futbol taldeak bigarren sailkatuaren bisita jaso zuen, eta Anoetak puntu bat bakarrik urratu ahal izan zuen.

Etzi protesta koloretsua egingo dute plenoa amaituta, eta euskalgintzari eta herritarrei dei egin diete parte har dezaten

Markel Merinoren aldeko 100 kilometroko balentriaren ondoren, larunbatean, haurraren aldeko jaia egingo dute

Kultur etxean da aurkezpena, bihar, 19:00etan; etzi, asteazkena, bilera irekia izango da euskaltegian, 18:00etan.

Gizonetan Hondarribia bigarrena izan da, San Juanen aurretik eta Orioren atzetik; emakumeetan, Zumaia, erraz San Juanen aurretik

Biek, proba irabazteaz gain, su ebakiaren igoeran denborarik onena egin zuten. HITZAk helmugako argazkiak jaso ditu.

EAJk osoko zuzenketa iragarri du; gainontzeko taldeek ez dute publiko egin zein izango den beren jarrera; 19:00etan da udalbatzarra, 19:00etan, Arizabalon.

Larunbatean konpartsen desfilea bertan behera geratu zen eguraldiarengatik, baina atzo, kolorez bete zen Euskadi Etorbidea


Futbolean garaipena lortu zuten Allerrukoen bi taldeek asteburuan, baita Hirugarren Mailako saskibaloi taldeak ere