Alain Aierdik lehen kontzertua zuzenduko du igandean, EMKEko zuzendari gisa

EMKEren bandaren kontzertua Koldo Mitxelenan

EMKEren bandaren kontzertua Koldo Mitxelenan

Errenteria Musikal Kultur Elkarteko (EMKEko) musika bandak kontzertua emango du igande eguerdian, 12:30etik aurrera. Eszenatokia, gainera, urtarrilean estreinatu zuten berbera izango da: Koldo Mitxelena ikastetxearen Biteri eraikineko jolastokia. Gainera, EMKEko musika banda zuzenduko du lehen aldiz Alain Aierdik. Pasa den hilean izendatu zuten zuzendari berri gisa. Horrez gain, kontzertura joaten diren EMKEren bazkideek disko bat jasoko dute opari, herriko ereserkiekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.