Musikoterapia Mintegiari buruzko jardunaldia hitzaldi tailerra antolatu dute larunbaterako

Musikoterapiari buruzko jardunaldia egingo dituzte larunbatean, Merkatuzarren. Mindara elkarteak antolatu du ekitaldia, eta Musikhazi (Gipuzkoako Musikoterapia Elkartea), Musikanaiz eta Errenteriako Udalaren laguntza izango du. Jardunaldiak hitzaldi-tailer formatua edukiko du, eta gizarte hezitzaile, aisialdiko begirale, musika irakasle, menpekotasuna dutenen senide edo musikoterapiaren onurak ezagutu nahi dituen edonori dago zuzenduta. Tailerra 10:00etatik 13:00etara eta 1530etik 19:00etara egingo dute. Izena eman nahi dutenek 943 02 05 40 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo Mindararen e-posta helbidera idatzi. Marrazki lehiaketa Ez da datozen asteetan Mindarak antolatu duen jarduera bakarra izango. Horrela, musikari buruzko marrazki lehiaketa antolatu dute 2 eta 14 urte bitarteko haurrentzako. Errenteria-Oreretan bizi edota Oarsoaldean eskolatua egon behar dute haurrek. Lanak martxoaren 16tik apirilaren 16ra jasoko dituzte, Mindararen egoitzan (Olibet auzoa, 6, behea).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.