Pasaia Garbiak EH Bilduk atez atekoaren arrakasta "saldu" nahi duela dio

Udal gobernu taldeak zabaldutako datu ekonomikoen harira egin ditu adierazpenak atez atekoaren kontrako plataformak; herritarrei bizkar emanda gobernatzea leporatu diote beste behin koalizio abertzaleari, eta beren jarrera "hipokritatzat" jo.

Atez atekoaren kontrako plataformak, EH BIlduren jarrera salatu du

Atez atekoaren kontrako plataformak, EH BIlduren jarrera salatu du

Atez atekoaren kontrako plataformak, EH BIlduren jarrera salatu du

Atez atekoaren kontrako plataformak EH BIlduren jarrera salatu du

Udal gobernu taldeak aurkeztutako txosten ekonomikoak atez ateko sistema “saldu” beste helbururik ez duela iritzi dio Pasaia Garbiak. EH Bildu “normaltasun itxurak egiten” dabilela salatu du plataformak, atez ateko sistemaren ezarpenak herrian eragin duen kontrako jarrera kontuan hartu gabe. Arrakastatzat jo izana herritarren haserrea are gehiago piztu duela uste du atez atekoaren kontrako plataformak. Ildo beretik, udal gobernu taldeak sistemaren kontrarioek eragindako kalteak zenbatu dituela eta, “hipokritatzat” jo dute EH Bilduren jarrera. Pasaia Garbiaren iritziz “guztiz hipokrita da hiru hamarkadetan zehar bere kausaren defentsan hiri altzariak erasotu dituen sentsibilitate politikoak, eskuak burura eramatea eraso horiek egiten dituztenak beste batzuk direnean”,eta nabarmendu dute beraiek “eraso antidemokratikoak” sekula ez dituztela defendatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.