Bere kontrako pintaketak salatuko ditu Arantza Gonzalezek

Ezker Batuko batzarkide ohiak Trintxerpeko igogailuetan bere kontra agertu diren pintaketen harira salaketa jarriko du, "gezurra eta kalumnia" direlako.

Trintxerpen, Arrandegi eta Andonaegi kaleak batzen dituen igogailuan, Arantza Gonzalezen kontrako pintaketak egin dituzte ezezagunek. Ezker batuko legebiltzarkide ohiak, – Pasaiako ezkerreko zinegotzi Xabier Pomboren emaztea– pintaketetan leporatzen zaizkionak “gezurra eta kalumnia” direla salatu du, eta horretan oinarrituta salaketa jarriko duela iragarri. Bide batez, bera ez dela aldundiko langile sekula izan argitu du Gonzalezek, eta pintaketak egin dituztenak erakundeen erabateko ez ezagutzaz gain, anonimatuan ezkutatuz ondasun publikoekiko  erabateko mespretxua erakutsi dutela salatu du. Gaur egun langabezian dagoela ere azaldu du Gonzalez, bere lanpostutik era bidegabea kaleratua izan zelako. Kaleratzea bere militantziarekin lotu du Gonzalezek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.