Etxeko batel estropada San Juanek irabazi du
Jubeniletan Hibaika hirugarren izan da, eta kadetetan San Pedro bigarren, biak mutiletan; promesetan Hibaikako bi batelak izan ziren azkarrenak, neskatan.
Eguraldiak erabat baldintzatu du aurten Gipuzkoako Batel Liga, baina, atzo, azkenik, arazorik gabe lehiatu ahal izan zen Pasai Donibane Koxtapek antolatutako estropada. San Juanek irabazi zuen Senior Mailan, mutilen estropada. Hamar ontzi aritu ziren lehian aipatu kategorian, eta horietatik hiru arrosenak ziren. Getaria eta Donostiarraren atzetik, San Juango bi ontziak izan ziren helmugaratzen hurrenak. Nabarmentzeko Hibaikako nesken ontziek egindako lana. Promesetan Hibaikako A eta B ontziek irabazi zuten, hurrenez hurren.