Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Iker Oliverik eta Maite Maiorak bina Lezo-Jaizkibelen [argazki galeria]

Biek, proba irabazteaz gain, su ebakiaren igoeran denborarik onena egin zuten. HITZAk helmugako argazkiak jaso ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2015/02/23
Lezo Jaizkibel 2015

Irabazleak, Maddi Fernandez, eta Markel Merinoren senide eta lagunak, atzo, sarien banaketan

Iker Oliveri hondarribiarra eta Maite Maiora mendaroarra izan ziren atzo garaile Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren bigarren ekitaldian. Garaipen bikoitza izan zen haiena, gainera: 14 kilometroko proba irabazteaz gain, su ebakiaren igoeraren sari berezia ere irabazi zuten biek. Sari bikoitza eraman zuten etxera, beraz. Iker Oliverik bitik bi ditu Lezo-Jaizkibelen, bi edizioak irabazi dituelako. Maiorak parte hartzen zuen lehenean eraman du txapela etxera. Probaren argazkiak ikusteko aukera, Hitza-ren webgunearen Irudiak atalean. Lezotarrak Lasterkari Taldeak antolatutako proba ikusgarria izan zen, alde askotatik begiratuta. Batetik, parte hartzaileen kategoriari dagokionez, bestetik zirkuituaren —berritasun eta guzti, herrigunean batez ere— egoera bereziagatik (azken egunetako euriteek lokatzez bete dute bidea), antolatzaileen lan bikainak ere ikusgarritasunaren ardatz izan zen, eta nola ez, Lezok nola erantzun zuen ere nabarmentzekoa izan zen. Festa izan zen atzo Lezo, Gurutze Santuaren plaza batez ere. Eta probak, Markelen Irria egitasmoari esker, kolore berezia izan du aurten, larunbatetik igandera Markel Merinoren alde egin zen 100 kilometroko probari esker. Sarien banaketan, Maddi Fernandez bodyboard kirolari lezoarrari ohore egin zioten antolatzaileek, kirol horretan daraman bideagatik: iaz, 16 urterekin, Gazte Mailako Espainiako txapeldun izan zen, eta Europako bigarren. Lurdes Oiartzabal, bigarren Lurdes Oiartzabal bigarren izan zen emakumeen kategorian —Lezoko lehen emakumearen saria ere jaso zuen—. Maiora handiaren atzetik proba bukatzea ez zen nolanahikoa izan, are gehiago jakinda larunbatean Ermuako duatloia irabazi zuela. Hirugarren Uxune Tena andoaindarra izan zen. Gizonetan, Oliveri hondarribiarraren atzetik, Imanol Larrañaga azkoitiarra eta Mikel Beunza ultzamarra (Nafarroa) sailkatu ziren. Ondokoak dira sailkapen zehatzak:

Sailkapenak

Gizonak
  1. Iker Oliveri 1:06:39
  2. Imanol Larrañaga 1:07:39
  3. Mikel Beunza 1:08:48
Emakumeak
  1. Maite Maiora 1:17:33
  2. Lurdes Oiartzabal 1:23:57
  3. Uxune Tena 1:24:02
Su ebakian azkarrenak
  • Iker Oliveri
  • Maite Maiora
Lezoar onenak
  • Lurdes Oiartzabal
  • Raul Artola
Sailkapena Kirolprobak-en
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.