Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markelek irribarre egiteko arrazoiak baditu [bideoa]

Markel Merinoren aldeko 100 kilometroko balentriaren ondoren, larunbatean, haurraren aldeko jaia egingo dute

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2015/02/23
Kalu Erice, Josu Andueza eta Iban Angulo, larunbatean, Markelekin

Kalu Erice, Josu Andueza eta Iban Angulo, larunbatean, Markelekin



Markel Merinoren alde herri bat elkartu da. Batu da. Halakoa izan da asteburua Lezon, Markelena. Bost urteko hau lezoarra gaixo dago, garun paralisia dauka, eta haren bizitza kalitatea hobetzeko tratamendu egokiena garestia da, oso. Horregatik ari dira Markelen Irria iniziatibako kideak haren alde lanean, tratamendua finantzatzeko laguntza bila. Horren adibiderik indartsuena asteburuan bizi izan da Lezon, Arkaitz Kalu Ericek, Josu Anduezak, eta Iban Angulok 100 kilometroko balentria egin dutelako Oarsoaldea eta Bidasoa osotik, hainbat lagunen laguntzarekin. 19:00etan irten ziren korrikalariak Lezoko Gurutze Santuaren plazatik larunbatean. Aurretik, Sutargi Abesbatzak eta Lezoko Dantzazaleek emanaldia egin zuten, korrikalariak, Markel eta haren familia bertan zirela. Abiatu aurretik, “100 kilometroko erokeria” zergatik egin duten azaldu zuen Ericek, “Markelen alde, noski, eta jendartea harekin, eta gaixo dauden haur guztiekin sentsibiliza dadin”. Esan eta egin. Elkartasun uholdea jaso du Markel Merinok asteburuan, eta horrela jarraitu behar du. Asteburuko izerdia eta gehiago behar ditu haur lezoarrak. 100 kilometroko bidea neketsua, gogorra izan zen. Leher eginda iritsi ziren atzoko 09:30ean Lezoko plazara korrikalariak. Nekea, zain zuten jendetzaren txalo eta oihuek ez zieten kendu korrikalariei, baina bai arindu. Hunkigarria izan zen oso iritsiera, izan ere, lezoar askok nahiz Lezo-Jaizkibel mendi lasterketako partaideek egin zieten harrera elkartasuna eta kirola uztartu zituen erronkaren egileei. Bizitza osorako borroka du Markel Marinok bere gaixotasunarekin. Bidean laguntza baduela badaki, hark, eta haren hurbilekoek. Larunbatean, jaia Larunbatean, 16:30etik aurrera, haurraren aldeko jaia egingo dute Bekoerrota kiroldegian. Sarrerak ia agortuta daude. Magoak, pailazoak, tailerrak, musika, dantza eta bestelakoak izango dira, pintxo potea barne. Asteburu honetakoa biribiltzeko aukera aparta da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.